XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Kimikak Teknologiarekin izan duen lotura eta guztiek gizartearen garapenean izan duten eragin mesedegarria.

- Kimikak eta Teknologiak ingurugiroa suntsitu eta zaintzean izan duten eraginaren balioespen kritikoa.

- Gizarteak Kimika eta Teknologiaren garapenean izan duen eraginaren balioespen kritikoa.

Gaur egungo eta betidaniko kasuen azterketa.

3. Nukleoa - Kimika deskriptiboa

- Gainontzeko edukinen garapenean azaltzen diren zientzia, gizarte, ekonomia edo historiako arrazoiak direla eta, substantzia garrantzitsuenen azterketa.

Substantzien azterketa gai guztietan ikus daitekeen zerbait da, proposatutako ihardueren adierazburua substantziarik garrantzitsuenak erabiltzeko moduan aukeratuz eta interes nagusia azpimarratuko duen informazioaz lagunduz.

Sailkapen periodikoa ikasteak, elementu nagusienen deskribapen alderdiak bil ditzake.

Industri Kimikari dagokion atalak ere ikasitako substantziaren ekonomia, industria edo gizarteko alderdi garrantzitsuenak nabarmentzeko bide emango du.

GAI-NUKLEOAK

1. Nukleoa - Termokimika

- Sistema baten eta kanpoaldearen arteko energi transferentzia.

Termodinamikaren lehen printzipioa.

Aurreko kurtsoetan ikasi dira jadanik koalitatiboki eta erreakzio kimikoetan oinarrituz sistema baten eta kanpoaldearen arteko trukaketak.

Orain, barne-energia eta bero eta/edo lan gisa sistema horien arteko elkarrekintza bidez aldatzeko aukera koalitatiboki aurkeztuz azaldu beharko lirateke.

Energiaren iraupenaren printzipioak, prozesu horietan aplikatuta, Termodinarnikaren Lehen Printzipioa adieraztera eramango gaitu.

Sistema baten eta kanpoaldearen artean energiaren transferentziaren aurkezpen fenomenologikoa neurri batzuen bidez egin daiteke laborategian, prozesu kimiko desberdinen energi aldaketatan.

Kimikaren orientabidezko izaerak gai honekin lotutako alderdi interesgarriak ikustera eraman gaitzake, hala nola, bizitza-prozesuen energetika, biomasa edo erregaiak.

- Presio konstantean egiaztatzen diren erreakzio kimikoen azterketaren aplikazioa.

Entalpia kontzeptua. Entalpiaren aldaera. Formazio-entalpia standardak. Entalpi diagramak.